trogloditido
- 1. Zool.
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Oro har, txikiak eta lumaje arrekoak dira. Sarritan oso ongi abesten dute, eta intsektuz elikatzen dira. Amerikan, Eurasian eta Afrikako iparraldean bizi dira, eta bere barnean Europako txepetxa hartzen duen Troglodytidae familia osatzen dute.