taxazeo
- 1. Bot.
Gimnospermoen dibisioko zenbait zuhaitz hostoiraunkorrez esaten da. Hostoak lerro- edo lantza-formakoak dira, eta espiralki kokatuta daude. Kono arrek ezkata lauak dituzte, eta emeek heltzean arilo izeneko bildukin gorri bat eratzen duten ezkata antzu batzuk dituzte. Bere barnean hagina hartzen duen Taxaceae familia osatzen dute.