azido tartariko

1. Kim.

HOOC(CHOH)2COOH formulako diazido dialkohol sendoa. Solido kristalino garden eta kolorgeak edo hauts zuri kristalinoa eratzen ditu, uretan, alkoholetan eta eterretan disolbatzen direnak; lau egitura kristalino optikoki isomero eratzen ditu. Besteak beste, ardo-hondarretan aurkitzen da, eta sintetikoki ere sor daiteke. Produktu kimikoetan, bitartekari eta bahitzaile gisa, edari eferbeszenteetan, zeramikan, argazkigintzan, ehungintzan eta abarretan erabiltzen da.