tardigrado
- 1. Zool.
Kutikula proteiko batez babestutako buru bat eta lau segmentu dituen zenbait animalia metazoo eta zelomatuz esaten da. Segmentu bakoitzean lau gakoz hornitutako hanka uzkurgarri pare bana dute, ez dute arnas eta zirkulazio-aparaturik eta muskulatura lisoa dute. 1 mm-rainokoak dira eta uretan bizi dira. Tardigrada filuma osatzen dute.