tamarikazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkez esaten da. Ezkata- edo orratz-formako hosto txikiak, luku edo panikuletan elkartuta dauden lore aktinomorfiko txikiak, eta kapsula-motako fruituak dituzte. Sarritan halofiloak izaten dira, eta bere barnean milazka edo tamariza hartzen duen Tamaricaceae familia osatzen dute.