talpido
- 1. Zool.
Intsektiboroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Gorputz sendoa, bost hatz dituzten hanka laburrak, mutur estu eta luzea eta begi txikiak dituzte. Lur azpian bizi dira, eta oso usaimen eta ukimen garatuak dituzte. Bere barnean satorrak biltzen dituen Talpidae familia osatzen dute.