solanazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara eta zuhaixkaz esaten da. Hosto txandakatu eta sarritan osoak, bost lobuluko lore tubular aktinomorfikoak eta baia- edo kapsula-motako fruituak dituzte. piperra, tomatea, tabako-belarra, etab. hartzen dituen Solanaceae familia osatzen dute.