sirfido
- 1. Zool.
Dipteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. Handiak dira, eta buru handia dute; bata bestetik aldendu samarrak dauden begiak, orban horiak dituen torax beltza eta hego handiak dituzte. Dimorfismo sexual nabaria dute. Bere barnean loreetan bizi diren espezie ugari biltzen dituen Syrphidae familia osatzen dute.