sirenio
- 1. Zool.
Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Hezur sendo eta astunak, hegats bilakatutako aurreko gorputz-adarrak eta dortsobentralki zapaldutako isatsa dituzte. Ez dute atzeko gorputz-adarrik eta bere barnean dugonga eta manatia biltzen dituen Sirenia ordena osatzen dute.