sinkroziklotroi
- 1. Fis.
Partikula-azeleragailua. Ziklotroia bezalakoa da baina maiztasuna modulatuta dauka. Partikulen masa handiagotu ahala, erabiltzen duen korronte alternoaren maiztasuna txikiagotu egiten da. Horrela, eremu azeleratzailearen maiztasunaren eta partikulen biraketa-maiztasunaren artean sinkronismoa lortzen da.