sargazo
- 1. Bot.
Fukazeoen familiako Sargassum generoko alga feofitoen izen arrunta. Lantza-formako hostoz hornitutako zurtoinak diruditen frondeak dituzte eta flotatzen laguntzeko balio duten airez beteriko besikulak ere bai. Itsaso epel edo tropikaletakoak dira oro har, eta S. vulgare izenekoak talde handiak osatzen ditu Sargazoen itsasoan.