sapotazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zurezkoak dira, eta hosto sinpleak, bakarka edo glomeruluetan hazten diren galtzarbeko lore hermafroditak, eta baia-motako fruituak dituzte. Bere barnean balatondoa hartzen duen Sapotaceae familia osatzen dute.