santalazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira, eta hiru edo lau tepaloko lore aktinomorfikoak dituzte. Bere barnean sandaloa eta leku epel edo beroetan hazten diren beste hainbat espezie erdiparasito hartzen dituen Santalaceae familia osatzen dute.