salmonido
- 1. Zool.
Salmoniformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Ezkata zikloidez estalitako gorputz luzexka dute eta igeri-maskuria handia da. Batzuk ur gezatan bizi dira; beste batzuk, berriz, anadromoak dira, alegia, itsasoan bizi baina ur gezatan erruten dituzte arrautzak. Bere barnean izokina eta amuarrainak biltzen dituen Salmonidae familia osatzen dute.