salikazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixka hostogalkorren izen arrunta. Dioikoak dira, eta hosto sinple eta estipuladunak eta gerbatan elkartutako loreak dituzte. Lore arrek estamine bakarra dute, eta lore emeek obulutegi bakarra. Sahatsak, zumeak, makalak, etab. hartzen dituen Salicaceae familia osatzen dute.