primulazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak belarkarak dira, eta erroseta basaletan kokatutako hosto bakunak, 5 estamine eta gaineko obulutegia dituzten lore erregular eta pentameroak, eta kapsula-motako fruituak dituzte. Pasmo-belar loregorria, San Jose lore usainduna eta abar hartzen dituen Primulaceae familia osatzen dute.