pongido

1. Zool.

Antropoideoen subordenako zenbait ugaztun primatez esaten da. Aurreko gorputz-adarrak atzekoak baino luzeagoak dira, eta erpuruak aurrez aurre jar daitezke. Ez dute isatsik, eta bere barnean txinpantzea, orangutana eta gorila biltzen dituen Pongidae familia osatzen dute. Sailkapen modernoen arabera, ordea, Ponginae Hominidae familiako subfamilia litzateke, eta orangutana baino ez luke bilduko; beste guztiak Homininae subfamiliakoak izango lirateke.