polipodiale
- 1. Bot.
Filikopsidoen klaseko zenbait landare pteridofitoz esaten da. Hostoak ez dira pulbiniformeak, ezta estipuladunak ere. Esporangioak bakarka edo soroetan hazten dira, eta, azkeneko kasuan, indusiodunak edo indusiogabeak izan daitezke. Bere barnean iratze arruntenak hartzen dituen Polypodiales ordena osatzen dute.