podizipediforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Hankak gorputzaren atzealdean dituzte, eta oinek mintzezko ertza duten hiru behatz dituzte aurrean eta bakarra atzean. Uretan bizi dira, eta habia flotatzaileak egiten dituzte. Podizipedidoen familia soilik hartzen duen Podicipediformes ordena osatzen dute.