pleuronektiforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Gorputza zapala, asimetrikoa eta alde batetik pigmentatua dute, eta ahoa okerra. Bi begiak ahotik hurbil eta alde pigmentatuan daude. Hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira. Soleidoak, pleuronektidoak eta abar biltzen dituen Pleuronectiformes ordena osatzen dute.