platanazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitzez esaten da. Galtzarbetako begiak hosto-pezioloek inguratu eta osorik estaltzen dituzte. Hostoak palmatuak eta peziololuzeak dira. Kapitulutan elkartutako lore unisexualak dituzte, eta fruitua biribildua eta oso iletsua da. Bere barnean platanoak hartzen dituen Platanaceae familia osatzen dute.