planetesimal
- 1. Astron.
Eguzki-sistemaren sorrera-garaian ustez eratu ziren arkaitzez edo izotzez osatutako gorputz txikiak (100 km artekoak). Egungo teoria kosmogonikoen arabera, horiek elkarri itsatsiz planetak osatu ziren. Planeten akrezioan parte hartu ez zutenak haien perturbazioen eraginez eremu horretatik alde egin zuten Kuiperren Gerrikora eta Oorten Hodeira.