pertziforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Uzki-hegatseko lehen erradioa hezurrezkoa dute, bular-hegatsak altu kokatuta daude, sabel-hegatsek hezurrezko erradio bat eta zenbait erradio bigun dituzte eta igeri-puxika ez dago digestio-hodiarekin komunikatuta. Eskonbridoak, esparidoak, mulidoak, serranidoak eta beste hainbat familia biltzen dituen Perciformes ordena osatzen dute.