pertzido
- 1. Zool.
Pertziformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Ezkata ktenoidez estalitako eta alboetatik zapaldutako gorputza dute. Hezurrak dituzte operkuluan, sabel-hegatsak toraxean daude eta bizkar-hegatsa bitan banatuta dago. Bere barnean perka hartzen duen Percidae familia osatzen dute.