perisodaktilo
- 1. Zool.
Euterioen infraklaseko zenbait ugaztun koadrupedo eta belarjalez esaten da. Oinetan apoak dituzte, eta hirugarren behatza oso garatuta dago; lehena eta bosgarrena desagertuta daude, eta bigarrena eta laugarrena enulduta. Bere barnean zaldiak, tapirrak eta errinozeronteak biltzen dituen Perissodactyla ordena osatzen dute.