pelekaniforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait ur-hegaztiz esaten da. Oinetako mintzak lau behatzak elkartzen ditu, eta kokots azpian azalezko zorro bat daukate, gutxi-asko garatua. Mihia oso txikia dute. Bere barnean ubarroiak, pelikanoak eta zangak biltzen dituen Pelecaniformes ordena osatzen dute.