pauropodo
- 1. Zool.
Miriapodoen taldean sailkatutako hainbat artropodoz esaten da. 0,5-1 mm bitarteko tamaina dute eta ez dute trakearik, ez zirkulazio-aparaturik. Hamabi segmentu dituzte eta hauetako bederatzik hanka-pare bat dute. Eskualde hezeetako basoetan bizi dira eta Pauropoda klasea osatzen dute.