pasiflorazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zurezkoak edo belarkarak eta, sarritan, igokariak izaten dira. Loreak aktinomorfikoak eta hermafroditak edo unisexualak dira, eta fruitua baia-motakoa da. Bere barnean pasio-lorea hartzen duen Passifloraceae familia osatzen dute.