paseriforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Moko motz eta gogorra eta siringea dute. Oinetan, aurrera begira dauden hiru behatz eta atzera begira dagoen beste bat izaten dituzte. Tamaina txiki edo ertainekoak dira. Txolarrea, birigarroa, txonta, erroia eta beste hainbat espezie biltzen dituen Passeriformes ordena osatzen dute.