arekazeo

1. Bot.
sin. palmazeo

Monokotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Diametro ia konstantea izan ohi duen zurezko zurtoin adarkatu gabea izaten dute eskuarki. Hostoak pinatuak edo palmatuak dira, peziolo luzea dute eta koroa terminaletan hazten dira. Tropikalak edo subtropikalak dira, eta bere barnean palmondoak hartzen dituen Arecaceae familia osatzen dute.

Palmazeo terminoa sinonimo zaharkitua da.