oxalidazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Hosto trilobulatuak dituzte, eta 5 petalo, 5 sepalo eta 10 estamine dituzten lore hermafrodita eta erregularrak. Baia- edo kapsula-motako fruituak ditu. Bere barnean basoetako mingotsa eta Barrabas belarra hartzen dituen Oxalidaceae familia osatzen dute.