opuntia
- 1. Bot.
Kaktazeoen familiako Opuntia generoko landare mamitsuen izen arrunta. Ezten bilakatutako hostoz hornitutako adabetarte zapalak (kladodioak) dituzte eta loreak hauen goialdean hazten dira. Jatorriz amerikarrak dira eta zenbait espezie apaingarri modura edo beren fruituak lortzeko landatzen dira.