oleazeo

1. Bot.

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaitzak, zuhaixkak edo landare igokariak dira, eta gehienetan hosto aurkako eta bakun edo konposatuak dituzte. Lau petalo, bi estamine nabari, bi lokuluko obulutegia, ezkila-formako kaliza eta hodi-formako korola dituzten lore txiki, erregular eta hermafroditikoak dituzte. Fruitua samara-, baia- edo drupa-motakoa da. Lizarrak, arbustua, olibondoa eta abar hartzen dituen Oleaceae familia osatzen dute.