nitrurazio

1. Teknol.

Altzairua eta beste burdin aleazioak gogortzeko erabiltzen den nitrogeno beroaren bidezko tratamendua. Piezak labean sartu eta, 500 °C inguruko tenperaturan daudenean, amoniako gasaren korronte bat pasarazten da labean barrena. Amoniakoa, tenperatura horretan, deskonposatu egiten da burdina ukitzean: hidrogenoa eta nitrogenoa ematen ditu. Nitrogenoa metalaren azalean zenbait milimetro sartzen da difusioz, eta nitruro gogorrezko geruza bat sortzen du metalarekin.