nematomorfo
- 1. Zool.
Zizare-formako hainbat ornogabe ez-segmentatu eta pseudozelomatuz esaten da. 15 cm-rainokoak dira eta kolore arre iluna dute. Helduak urtarrak dira eta aske bizi dira. Gazteak artropodoen parasito dira. Nematomorpha filuma osatzen dute.