muszikapido
- 1. Zool.
Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina txiki edo ertaina dute, eta intsektiboroak dira. Oinarrian zapalduta dagoen mokoa, 10 arraun-luma primario dituzten hegoak eta hanka motzak dituzte. Bere barnean euli-txoriak biltzen dituen Muscicapidae familia osatzen dute.