kotiledoibakar

1. Bot.
sin. monokotiledoneo

Angiospermoen dibisioko zenbait landarez esaten da. Enbrioiak kotiledoi bakarra izaten du. Bal eroaleak sakabanatuta daude eta ez daukate cambiumik. Hostoak zorrodunak, bakunak eta luzangak dira eta nerbiazio paraleloa dute. Galtzarbeko kimuek profilo bakarra dute. Lore-bertiziloak trimeroak dira gehienetan eta forma belarkara nagusi da. Monocotyledoneae klasea osatzen dute.