monero
- 1. Mikrob.
Bizidunak sailkatzeko erabili izan den bost erreinuko ereduan, prokarioto guztiak biltzen zituen erreinua.
Gaur egun, bost erreinuen eredua guztiz baztertuta dago, eta termino hori dagoeneko ez da erabiltzen prokariotoak izendatzeko. Haren ordez, prokariotoak bi domeinutan sailkatzen dira: Bacteria eta Archaea.