mobulido
- 1. Zool.
Miliobatiformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Gorputza laua da, eta aurrealdean adar-antzeko bi irtengune ditu. Isatsa zigor-itxurakoa da, eta ezten txiki bat du. Bere barnean manta-arraia hartzen duen Mobulidae familia osatzen dute.