mizela
- 1. Kim.
Disoluzio koloidaletan, edo koloidetan, solutu disolbaezinen partikulek osatzen duten globulua, adibidez, olio-molekulak uretan emultsionatzean eratzen duten egitura. Sarri esferikoak izaten dira. Mizela osatzen duten partikulek bi mutur desberdin dituzte, bata hidrofiloa eta bestea hidrofoboa; kasurik sinpleenean, molekulak ur-disoluzioan daudenean esfera bat osatzen dute, mutur hidrofoboak esferaren barnealderantz eta mutur hidrofiloak uretarantz begira daudela.