mirtazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz eta zuhaixkaz esaten da. Hostoak aurkakoak, osoak eta iraunkorrak dira, eta heterofilia dute. Loreek 4-5 sepalo eta petalo, estamine ugari eta azpiko obulutegia dituzte. Fruitua baia- edo kutxatila-motakoa da. Bere barnean mitrea eta eukaliptoa hartzen dituen Myrtaceae familia osatzen dute.