miliobatiforme
- 1. Zool.
Kondriktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Sarritan zigor-itxura duen isats liraina dute, eta bertan ezten pozoitsu bat edo gehiago dituzte. Itsaso epel eta tropikaletan bizi dira, eta bastanga, manta-arraia eta abar biltzen dituen Myliobatiformes ordena osatzen dute.