azido metakriliko
- 1. Kim.
Azido 2-metil-2-propenoikoaren izen arrunta [CH2=C(CH3)−COOH]. Likido toxiko, erregai eta kolorgea, uretan, alkoholetan eta eterretan disolbatzen dena. Oso polimerizagarria da; bere esterren polimerizazioz (bereziki metil metakrilatoarenaz) erretxina plastiko gardenak lortzen dira, zenbait erabileratan beiraren ordezko direnak.