mesozoo
- 1. Zool.
Gorputza bi zelula-geruzaz eratua duten zizare-formako hainbat animalia itsastar parasitoz esaten da. Oso zelula gutxi dituzte eta hauek ez dute ehunik sortzen. Ugalketa asexual eta sexuala dute eta ziklo biologiko konplexuak osatzen dituzte. Oro har Mesozoa filumean sailkatu dira, baina batzuetan suberreinu kategoria ere eman izan zaie.