meropido
- 1. Zool.
Koraziformeen ordenako zenbait hegazti intsektiboroz esaten da. Lumaje distiratsua dute; aurreko behatzak elkarri lotuak dituzte, eta mokoa luzea eta beherantz kurbatua da. Gehienak tropikalak eta subtropikalak dira, eta bere barnean erlatxoria hartzen duen Meropidae familia osatzen dute.