malbazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuntzezko zurtoina, izar-formako trikomak eta hosto palmatilobatuak dituzte. Loreak handiak, pentameroak eta hermafroditak dira, eta oinaldetik bat egindako estamineak dituzte. Fruitua kutxatila-motakoa da. Bere barnean malba eta kotoi-landarea hartzen dituen Malvaceae familia osatzen dute.