malakostrako
- 1. Zool.
Sarritan goi-mailako krustazeo izena ere ematen zaien krustazeoen klaseko zenbait artropodoz esaten da. Gorputza 20 segmentuz osatua dute normalean, eta abdomeneko hankak atrofiatuta egoten dira sarritan. Isopodoak, dekapodoak eta beste hainbat familia biltzen dituen Malacostraca subklasea osatzen dute.