etengailu magnetotermiko

1. Fis.

Zirkuitu elektrikoak babesteko gailu automatiko elektromekanikoa; zirkuitulabur baten ondorioz korrontearen intentsitatea nabarmen handitzen denean edo zirkuituetan hargailu gehiegi konektatuta daudelako etengailuak aurretik finkatua duen intentsitate-balio jakin bat aldi labur batez gainditzen denean (gainintentsitatea), etengailuak eten egiten du zirkuitua, instalazioa eta hargailuak babestearren.