lorantazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Zuhaixka epifito eta erdiparasitoak dira, eta hosto aurkako eta bertizilatuak eta lore aktinomorfikoak dituzte. 4 estamine, 4 edo 6 petalo, beheko obulua, eta baia-motako fruitua dituzte. Bere barnean mihura hartzen duen Loranthaceae familia osatzen dute.