logaritmo

1. Mat.

n zenbaki positibo bati buruz, delako zenbakia lortzeko oinarri izeneko a zenbaki positibo bat (a 1) berretu behar den x zenbakia (loga n = x esaten da, baldin n = ax bada). Logaritmorik erabilienak logaritmo hamartarrak (a = 10) eta nepertarrak (a = e) dira, eta honela adierazten dira, hurrenez hurren: x = log n eta x = ln n. Logaritmoek betetzen dituzten lege nagusiak hauek dira: loga (mn) = loga m + loga n; loga (m / n) = loga m loga n eta loga mn) = n loga m. Logaritmo nepertarrak eta hamartarrak oinarri-aldaketaren formularen bidez erlazionatzen dira: loge n = log10 n / log10e; halaber loga b = ln b / ln a.